XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoak begira zitzatela, pertsulari maiteak, errekalat erortzetik, errekako ichtilean edo lohian Berak eman ontasuna chahutzetik.

Egon bethi iguzkiak argitzen duen mendiari so.

Neke bada neke, urhats egin mendia goiti.

Eginbide duzue, eta eginbide hertsi, zer ere baita lur huntan on denik, garbi denik, eder denik, eta zer hura ahalik ederkiena, garbikiena, hobekiena gorestea, kantatzea.

Eginbide duzue, eta eginbide hertsi, Jainkoak hortarako zituzte egin, moldatu, artha berezienarekin aphaindu gure gogoen argiz argitzea, gure bihotzen sugarrez sustatzea.

Goibelak arindurik, griñak eta minak iraganik, zuek hots emaile, pertsulariak, guziek batean goretsiko dugu Nausi on bera menderen mendetako argi osoan.